ECOM Garden

Bioestimulatzaile likidoa, hostoetan aplikatzekoa eta landareen estraktuekin egindakoa osorik. Landareak indartu eta edertzen ditu. Eraginkorra da sitsen, beldarren, landare zorrien, tisanopteroen, akaroen eta beste izurri batzuen uxatzaile natural gisa. Onddo patogenoen erasoei aurrea hartzen die. Ez da fitotoxikoa eta ez dio kalterik egiten pertsonen eta maskoten osasunari.

LANDAREEN GAINEKO ERAGINA

Landareak indartzen ditu haien defentsa naturalei eraginda.
Aplikatzeak haztea eta indartzea estimulatzen du, eta intsektuen eta akaroen izurrietatik eta gaixotasunetatik babesten ditu landareak.
Hostoen klorosia hobetzen du eta bai mineralen gabeziak ere, oligoelementu naturalak ematean. Loraketa hobetzen du, eta landareei eta loreei ederrago eusten die urte osoan. Erregulartasunez erabilita, izurriak eta gaixotasunak prebenitu eta kontrolatzen ditu, lorategiko polinizatzaileei eta intsektu onuragarriei kalterik egin gabe.

ERABILTZEKO MODUA

Uretan diluitu eta ugari lainoztatu behar da landarearen gainean (ikusi gomendio orokorrak katalogoan).

DOSIFIKAZIOA ETA GOMENDATUTAKO APLIKAZIOAK

Eraginkorra da etxeko eta lorategiko landare mota guztietan.
Urte osoan erregulartasunez erabiltzea gomendatzen da, prebenitzeko eta barneko landareak indartzeko. Kanpoko landareen kasuan, aurreneko aplikazioak martxoan egin behar dira.

LANDAREAREN EGOERA DOSIA APLIKAZIOA
Prebentzioa eta indarra 30-40ml/L Aplikazioak 7-15 egunetik behin egin. Erregulartasunez erabili
Izurri intsektuen eta onddoen erasoak eta kalteak 40-50ml/L 2-3 aplikazio bakanduta 3-4 egunetik behin
Izurri iraunkorrak (euli zuria, Spodoptera exigua beldarra, minatzaileak, Pucciniomycetes onddoa…) 50ml/L 2-3 aplikazio bakanduta 3-4 egunetik behin

SALTZEKO FORMATUA

Litro erdiko eta bateko ontzi kontzentratua. Eskaera eginez gero, 5 eta 10 litroko ontziak ere eskuratu ahal dira.

KONPOSIZIOA

%100 estraktu botanikoak (kamamila, asuna, erromeroa).

 

 

ECOM Garden

Erosi

Produktu hau erosi nahi baduzu edo galderaren bat egin nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin formulario honen bidez edo mezua bidalita helbide honetara: ventas@ecomfitoinnova.com

Mezua ongi bidali da. Ahalik eta lasterrena jarriko gara harremanetan.

Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsa: Europa egiteko modu bat

ICEX Next Esportatzen Hasteko Programaren esparruan, ECOM Fitoinnovación S.L. enpresak ICEXen babesa eta FEDER Europako funtsak lagundutako finantzaketa eduki du. Babes horren xedea enpresaren eta bere ingurunearen nazioarteko garapenean laguntzea da.